XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alperrontzi erregeak izuz beterik begiratu zuen aintzirara.

Oso urrutian balantzaka zegoen xalupa bat hutsik, eta ondoan Pinpi printzesa ari zen zalapartaka, besoak astintzen zituen, eta ahots larriz hotsegiten zuen:

- Lagundu!

Ito egingo naiz!

- Jainko maitea! - zizpuratu zuen Alperrontzik -.

Lehen sua... eta orain ura!

Azkar, mutiko!

Murgildu eta salbatu nere alaba!

- Pozik egingo nuke... baina tamalez ez dakit igerian!

Berorrek badaki, errege jauna?

Alperrontzi errukarriak ez zuen beste erremediorik izan, aintziran sartu eta igeri egitea baino.

Purrustaka eta pafaka egiten zuen, ahoa urez bete zitzaion, eta berriro bota zuen.

Eta besoez eta hankez igerian egiten zuen bitartean, harriturik pentsatzen zuen:

- Begira, begira... oraindik badakit igerian!

Nork uste izango zukeen...

Ileetatik heldu zuen Pinpernela, hondora joateko zegoenean.

Neke handiz xalupara jaso eta marmarikatu zuen:

- Bizirik zaude oraindik, Pinpi, nere haurtxoa?

- Baietz uste dut! erantzun zion Pinpernelak.

Arraun aulkian bizi-bizi irristaka zebilen batera eta bestera, eta ez zen portatzen (...)